Extremadurako zentroaren XVII. kultur astea puri-purian
Extremadurako Zentroak antolatutako kultur astearen XVII. programa pil-pilean jarriko da aste bukaera honetan. Ekitaldiei astearekin batera eman zitzaien hasiera, hainbat txapelketa eta gastronomi lehiaketekin. Nolanahi ere, jarduera nagusiak gaur ostiraletik igandera bitartean izango dira, egun bakoitzean hainbat jarduera proposatzen eta jasotzen baitira egitarauan. Gaur ostiralerako programatutakoak bi dira. Bata, poesia errezitaldia Jose Andres Alvaroren eskutik, Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 19:30etan. Bestea, antzerki emanaldia izango da, Zineman egingo dena, gaueko hamar eta erdietatik aurrera. Guririgai taldeak “El Río de las palabras” antzeztuko digu.
Larunbatean, berriz, futbol partida, dantza erakustaldia eta, gauez, zentroko egoitzan dantzaldia iragarrita daude. Igandean amaiera emango zaio aurtengo edizioari, dantza erakustaldia eta bazkide eta zaletuen bazkariarekin. Kutur asteko egitarauak Extremadurako Juntaren, Extremadurako Elkarteen Federazioaren eta Ermuko udalaren babesa eta dirulaguntza jaso du.
Programa osoa ikusteko eragin beheko informazio gehiago izeneko lasterbideari. Programa pdf formatuan irekiko da leiho berri batean.
Lotutako albisteak

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude