Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

21.01.26
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako

Paloma San Basilio abeslari, aktore, aurkezle eta margolaria Ermua Antzokian arituko da ostiral honetan, 20:30ean, ‘Dulcinea' antzerki ikuskizunarekin. Madrildarrak antzoki bete batean jardungo du, sarrera guztiak saldu dituelako.

‘Dulcinea' publiko guztientzako egokia den antzerki ikuskizun zirraragarria da, ‘On Kixote Mantxakoa'ren zatiak eta Miguel de Cervantesen beste obra batzuren zatiak dituena; Miguel de Unamunoren ‘Vida de Don Quijote y Sancho’ laneko apunteak eta jatorrizko testu eta abestiak uztartuz. Ikuskizuna Juan Carlos Rubiok idatzitakoa da eta autoreak berak zuzentzen du. Palomak Julio Awad izango du lagun pianoan, ikuskizuneko musika-zuzendaria. Antzezpenak 85 minutu irauten du.

Sinopsia

Emakume perfektua izatea, heziketa eta xarma eredua, historiako zaldun ibiltari ospetsuenaren dama eta andrea, ‘Dulcinea’k jasaten jarraitu nahi ez duen pisua da. Idealek gero eta leku gutxiago duten mundu batean, non etikak estetikari bide eman dion eta moralak ustelkeriari, ez du zentzurik ezinezko ametsak defendatzen jarraitzeak. Edo agian bai? Inoiz baino gehiago behar al dugu gaur? Agian bera izango da, umorez, minez, ironiaz eta zintzotasunez, erantzun hori emateko gai den bakarra.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin