Igandean zeru zabaleko pintura lehiataren XV. edizioa egingo

06.06.08
Gizartea

Ermuko zeru zabaleko XV. pintura lehiaketa igandean egingo da. Mugartea elkarteak edizio berria deitu eta hori arautuko duen oinarriak kaleratu ditu. Aurten sarietan 1720 euro eskudirutan banatuko dira. Haurrentzat sari berezi bat eta beste zazpi opari iragarrita daude. Lehiaketan edozein zaletuk har dezake parte. Pintatzeko erabili daitekeen teknika librea da, baina gaia Ermuko hiriguneko elementuren batean oinarriturik egon behar du. Izen emateak igandean bertan egin ahal izango dira liburutegian, goizeko 9etatik 11etara bitartean. Bertan artistek pintatzeko erabiliko dituzten euskarriak zigilatu egingo dira, herrian eta goiz horretan bertan egindako lanak direla frogatzeko. Arratsaldeko ordu bietan lehiaketa amaitutzat emango da eta lanak liburutegian bertan entregatu beharko dira. Artearekin zerikusia duen kideekin lehiaketarako espresuki bilduko den epaimahaiak bere erabakia ezagutaraziko du egun horretan bertan eta sariak entregatu ere bai.

Helduentzat lehen sailkatuari 600 euro emango zaizkio eta 350 euro bigarrenari. Kategoria honetako pintoreentzat 150 euroko hiru akzesit emango direla iragarrita dago. Azkenik, ermuarra izan eta epaimahaiaren aipamena jasotzen duen egileak ere 200 euroko saria eskuratuko du. Sariak jasotzen dituzten koadroak Mugartearen esku geratuko dira. Gainerako guztiak jaso ahal izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
19.06.24
Rocioko amaren omenezko erromeria ospatuko du Ermuko Andaluziako Zentroak

San Pelaio plazan eta Betiondon izango dira ekitaldiak ostiral eta larunbat honetan
Imagen
Vista general de las piscinas descubiertas de Ermua | Ermuko igerileku estaligabeen bista orokorra
18.06.24
Igerileku estaligabea zabalik uztailaren 1etik aurrera

Betiondoko instalazio berriak egunero egongo dira zabalik 10:30etik 20:30era
Imagen
18.06.24
Pixoihala modu naturalean erretiratzen laguntzeko tailerra

Datorren astelehenean, hilak 24, amaituko da Udal Liburutegiak antolatu duen "Pixoihala kentzeko" tailerrean izena emateko epea. Izen-ematea doakoa da