Partaidetza ugaria, zeru zabaleko XV. pintura lehiaketan

10.06.08
Kultura eta Gazteria

Hirurogeita bederatzi pertsonek parte hartu zuten azken igandean jokatuta zen zeru zabaleko XV. pintura lehiaketan. Lehiaketa hori ‘Mugarte pintura elkarteak’ antolatutakoa zen eta, esan bezala, pasa den igandean egin zen. Eguraldiak ez zuen askorik lagundu. Goizean euria bota zuen, nahiz eta tarteka ateri egon eta hodeiak zertxobait zabaldu. Dena den, udaberriko egunaren ordez, udazkenekoa zela ematen zuen tenperatura freskoa izan baitzen egun osoan. Nolanahi ere, margolari asko animatu zen parte hartzera eta horien lanen inguruan ermuar nahiz kanpoko zale asko bildu zen. Partehartzaileek guztira 69 izan ziren; hogeita lau pertsona helduen kategoriakoak eta beste berrogeita bost gaztekoak. Lehiaketa primeran atera zen, antolatzaile eta parte hartzaileen gozamenerako. Parte hartzaileek maila polita dutela erakutsi dute eta sariak esleitzea ez zitzaion batere erraza suertatu epaimahaiari.

Sariak

Orokorra Epaimahaiak hala erabakita, lehiaketako lehen sari Carlos Baudilio bilbotarrarentzat izan zen eta bigarrena Anton Urrestirentzat. Lehenak 600 euro eskudirutan eta bigarrenak 350 euro eskuratu zituzten.

Epaimahaiak 150 €ko lau akzesit esleitu zituen, ondorengoei:

  • 1º. Carlos Espiga
  • 2º. Esteban Oroz
  • 3º. J. Ramón Guerra
  • 4ºJokin Telleria.

Herriko artistak, hurrenez hurren, 200 eta 120 € jaso zituztenak, ondorengoak dira:

  • 1. Mª Angeles Fernández
  • 2. Luis Agüera.

Haurrak

  • 1º. Javi Ruano
  • 2º. Javier Arrieta
  • 3º. Jon Ander Zabala
  • 4º. Miren Arana
  • 5º. Eider Galdós
  • 6º. Iraia Bengoetxea
  • 7º. María Onaindia
  • 8º. Paula Cruz
  • 9º. Ainhoa Piñeiro
  • 10º Andoni Ruiz.

Gazte alorrean gainerako partehartzaile guztiek litxarrerixa poltsa bana jaso zuten.

Argazkian ikusten da haurrak beraien koadroak margotuz Argazkian pintura lehiaketaren parte hartzen duen jendea ikusten da

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin