Gazteria urbanoaren bigarren jaialdia egingo da larunbatean Ermuan

12.06.08
Kultura eta Gazteria

''Hip Hop'' kulturako jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko da larunbatean Ermuan, Euskadiko garrantzitsuenetakoa. Ekimenak hasierako ''Urban Gazte Jaialdia'' mantentzen du eta udal honek babesten du, Foru Aldundiaren laguntzarekin. Jaialdi horrekin hiri kultura horrek barne hartzen dituen jarduera guztiak ezagutarazi nahi da eta, batez ere, horien berri eman gazteei. Horretarako, erakustaldi eta mintegiaz baliatuko dira antolatzaileek. Kultura horren barne dauden kirol jardueretako zale diren gazte talde esanguratsua bilduko da jaialdira, lineako irristailu, patinete eta akrobazia-bizikletarekin ibiliko direnak.

Jaialdian hainbat tailer ere izango dira, besteak beste, grafittiena, eta rap, break dance eta hip hop musika dantzenak. Musika jaialdiko jarduera garrantzitsuenetakoa izango da eta dantza eta kantu erakustaldiez gain, DJ (disc jockey) ezagun baten emanaldia iragarrita dago. Horiekin batera ‘Afrika’ izeneko esatariak ere jardungo du. Egitarauan jasotakoaren berri zehatza edukitzeko ikus beheko aldean dagoen informazio gehiagoren atala.

  • Egitaraua
  • Taldeak
    • Antidoto
    • Rushblac-ka
    • Team Rockers
    • Rufoh + Mufasa
    • Street Dancers-Hip Hop Dance

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin