Zine-klubak filma gay eta lesbikoei dedikatuko die ekaina

12.06.08
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo taldeak hasiera emango die gaur ekaineko emanaldiei. Hilabete honetako zikloa tematika gay eta lesbikoa jorratzen dituzten filmei dedikatuko die. Ziklo horren barne hiru filma eskainiko dira. Gaurkoak zikloa irekiko du eta bere titulua “XXY” da. Filma Argentina, Espainia eta Frantziaren artean ekoiztuta dago. Bere zuzendaria, Luzia Puenzo argentinarra da. Filmak kritikaren saria lortu zuen Canneseko Nazioarteko 2007. Astean. Filmak 90 minutu irauten ditu eta dramaren generoan txertatzen da. Emanaldia Lobiano Kultur Gunean izango, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Sarrera doan da.

Sinopsia

Alex 13 urteko neskatila gazte eta nerabea da, sekretu bat duena. Jaio berria zela gurasoek Buenos Aireseko hiriburua utzi eta egurrezko etxola batera alde egin zuten, mundutik isolatu nahian. Asmo horren xedea, alaba ingurunearen aurreiritzirik gabe haztea zen, babesturik eta zoriontsu izanik. Filmaren hasieran, familiak lagun batzuen bisita hartzen du. Horiek gaztetako ezagunak dira eta Buenos Airesetik datoz, 16 urteko, Alvaro izena duen seme gaztearekin batera. Emakumeak ikaskideak izan ziren txikitan, baina gaur egun ez dute ezer amankomunean. Horien senarrak elkarri gorrotoa diote. Bikote bien seme-alabak, nerabezaroan bete betean daude eta biak erabateko eszitazioan bizi dira une oro, batez ere ,mutikoa…

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza