Zaporeak bereizteko tailerra umeentzat

17.06.08
Gizartea

Umeak izango dira gaur protagonista nagusiak VIII Gastronomia Jardunaldietan. Antolatzaileek zaporeak bereizten ikasteko tailerra prestatu dute 10 urtetik 12ra bitarteko gaztetxoentzat. Tailerra urteroko legez udal liburutegian egingo da, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Irakaslea herriko Andoni Doce sukaldaria izango da, zeinak gazteei gozoa, mingotsa, garratza eta abarrak bereizteko dastapena prestatuko die. Plazak mugatuak dira, liburutegiak ez baitu leku askorik. Gehienez ere, 20 pertsona onartuko dira eta interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute liburutegian bertan.Horretarako bi aukera daude, bertara joatea edo, bestela, bertako 943 17 92 12 telefono zenbakira deitzea. Eguerdian, oraindik bi leku libre zeuden.

Bihar ostalarien arteko pintxo txapelketari hasiera emango zaio

Bihartik hasi eta datorren igandera bitartean ostalarien arteko pintxo txapelketa jokatuko da gure herrian. Guztira hogei taberna dira parte hartuko dutenak. Bezeroek, bost egun horietan pintxoak euro bat eta hamar zentimoko prezioan dastatu ahal izango ditugu, establezimendu bakoitzak jarrita dituen ohiko orduetan. Epaimahaia establezimendu guztietatik pasako da ekainaren 19ko arratsaldean.

Herri bozketarako bideak: internet edo hautestontzia

Aurtengo txapelketarako irabazleak 200 € eskudirutan eta diploma bat eskuratuko du. Epaimahai ofizialaz gain, herritarrok ere gure iritzia eta gure saria eman ahal izango diogu gure ustez pintxorik onenari. Hori, herri bozketaz egingo da eta irabazleak diploma jasoko du. Herri bozketa hori egiteko web gune korporatibo honen bidez nahiz larunbateko azokan plazan jarritako hautestontziaren bidez egin ahal izango da. Aukera elektronikoa ostiraleko gauerdira artean egongo da zabalik. Aldiz, hautestontzia plazan egongo da, edalontziak salduko diren postuan, arratsaldeko ordu 2ak bitartean.

Aurtengoan, epaimahaia ondorengo kideek osatuko dute, Elgoibarko Belaustegi Jatetxeko sukaldari den Iosu Mugerzak, Ondarroako Cantabrico tabernatik datorren Pantxo Bedialaunetak eta Lobiano elkarteko kide bat. Patxo Bedialaunetak ‘Urrezko Arzak saria jaso zuen, Munduko Pintxoen Txapelketan.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du