Aktiboki berdintasunaren alde lanean jarduteko asmoa duen gizon taldea eratu berri da

18.06.08
Gizartea

Aktiboki berdintasunaren alde lanean jarduteko asmoa duen gizon taldea eratu berri da Ermuan. Taldeak gizonek eratu dute. Partaideen jatorria eta adina oso anitza da, gazteak nahiz edadetuak bildu baitira bertara. Taldearen helburua herrikogizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde “aktiboki eta modu sutsuan lan egitea da”. Taldea bihar aurkeztuko da ofizialki. Aurkezpen ekitaldia egiteko kideek agerraldia deitu dute bihar arratsaldeko zazpi eta erdietarako. Aurkezpen hori Emakumearen Topagunean egingo da. Taldeak ‘Zipriztintzen’ izena jarri dio bere buruari, bere asmoa gure gizartearen mentalitatea apurka-apurka aldatzen joatea baita.

Taldearen helburu nagusia “sexismoari aurre eta kontra egitea da, gure gizartean maskulinotasun eredu berria eratu eta ezartzeko”. Taldearen ustez, gizonok berdintasunaren bidea landuta asko dugu irabazteko”. Biharko agerraldian taldeko kideek beren burua aurkeztuko dute, zergatik eta nola eratu diren eta zeintzuk helburu dituzten azalduko zabal eta luze. Taldea irekia da eta ekarpenak eta lan egiteko prest daudenek ateak zabalik dituzte. Biharko agerraldirako gonbitea luzatu zaie herriko aktualitatearen berri ematen duten hedabideei.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza