BeBeerStationek bigarren urtez pintxo lehiaketako txapela jarraian jantzi du

20.06.08
Gizartea

‘BeerStation’ garagardotegiak Ermuko seigarren pintxo lehiaketako txapel ofiziala eskuratu du. Txapelketa eskuratzen duen bigarren aldia da, iaz ere irabazle suertatu baitzen. Establezimenduaren ‘Gaztamendi’ izeneko konposizioa saridun suertatu da. Pintxoak ondoko osagaiak zituen: gazta, ahate-urdaiazpikoa eta letxuga hainbat nahasturik. Bigarren postua ‘Cheers’ establezimenduak, lortu du ‘Uxue’ izeneko proposamenarekin: usakume eta karamelutako kipularekin. Lehiaketa bart gauean erabaki zen, epaimahaiko kideek establezimendu guztiak bisitatu ondoren.

Epaimahaiak pintxo guztiak dastatu zituen eta bakoitzaren presentazioa, egiteko prozedura, egitura eta zaporea baloratu. Epaimahaia Ondarroan dagoen Kantabria tabernako Patxo Bedialaunetak, San Miguel gainean dagoen ‘Belaustegi’ jatetxeko Iosu Mugertza sukaldaritza buruak eta Lobianoko kidea den Jesus Portugalek osatu zuten. Orain herritarren iritzia besterik ez zaigu falta, bozka lehiaketaren eta herritarren iritziaren arabera aurtengo edizioko txapelduna ezagutzeko. Bakoitzaren ustez pintxo onenaren alde bozkatu nahi dutenek, oraindik garaiz daude. Web-gune honen bidez egin dezakete gaurko gaueko hamabiak bitartean edo, bestela, bihar goizean, azokan ezarrita egongo den hautestontzian.

Argazkian BeerStation garagardotegiri txapela eskuratzea ahalbidetu dion ''Gaztamendi'' izeneko pintxoa. Argazkian ikus daiteke Cheers establezimenduak aukeztutako ''Uxue'' izeneko pintxoa. Proposamenari esker, bigarren sailkatu da aurtengo edizioan.

‘Lobiano Elkarte gastronomikoko kideek pozarren agertu dira pintxo lehiaketan ermuar ugarik parte hartu duelako. Horren erakusle, aurtengoan hogei establezimenduk izena eman eta pintxoak aurkeztu izana da. Halaber, adierazi behar atzoko arratsaldean taberna batek hirurehun pintxo zerbitzatu zutela eta beste hainbat berrehuneko kopurua pasa zituztela. Antolatzaileen batzordeko kide den Jesus Portugalek adierazi duenez jendearen parte hartzeak, ‘giro jatorra’ hedatzen lagundu dute. Partaidetza oso handia izan denaren erakusle da ondoko datua; establezimendu bat baino gehiago pintxorik gabe geratu izana. Epaimahaiak adierazi duenez, irabazlea erabakitzea ez da batere lan erraza izan, ‘lehiaketara aurkeztu diren pintxo guztiak kalitatezkoak izan baitira’.

Lotutako albisteak

Imagen
Jon Iraola, Beatriz Gámiz eta Eneritz Azpitarte Eibarko, Ermuko eta Zaldibarko alkateak, Ermua-Eibar bidea eraikitzeko proiektuaren hitzarmenean | Jon Iraola, Beatriz Gámiz y Eneritz Azpitarte, alcaldes/as de Eibar, Ermua y Zaldibar, en la firma del convenio para el camino Ermua-Eibar
22.07.25
Ermuak, Eibarrek eta Zaldibarrek hitzarmena sinatu dute udalerrien arteko bidea suspertzeko

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita