Etxabe eibartarraren kartelak, Santixauetako programa eta kartelak ilustratuko ditu

24.06.08
Kultura eta Gazteria

Ernesto Etxabe Aranzibia beste behin Santixauetako kartel lehiaketaren irabazle izan da. Horrela erabaki zuen Jai Batzordeak duela egun batzuk egin zuen bere azken bileran. Eibartarraren lana ordenadorez egina dago. Diseinuari dagokionez, lehen planoan konpartsa kidea ikus daiteke tronboi bat eta zapi gorria saman daramalarik. Atzerago suziria eztanda egiten eta jaietako leloa ikus daitezke. Konposizioan kolore urdina da nagusi, grisa, berdea eta gorria ere agertzen direlarik.

Lehiaketako txapeldunak sari gisa 600 euro eskudirutan jaso du. Lehiaketara hogeita bat lan aurkeztu dira. Kartel horien artean Arte Ederretan adituak diren epaimahaikideek lehen aukeraketa bat egin dute. Ondoren, proposamen horiek Jai Batzordera pasa dira eta honek, azken erabakia hartu zuelarik, Etxaberen lana hautatuz. Kartela jai egitaraua iragartzeko erabiliko da eta programaren azala izango. Programa jada moldiztegian dago eta laster argitaratu eta banatuko da.

Kartela handiturik eta lehio berri batean pdf formatuan ikusi ahal izateko, sakatu beheko informazio gehiagoren lasterbidean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin