Santixauetako programa ofiziala inprenta dago

27.06.08
Kultura eta Gazteria

2008ko ‘Santixauen’ egitarau ofiziala inprentan eta argitaratzear dago. Programaren azken maketa aste honetan bertan ontzat eman da eta, jada, makinetan sartu dago. Tiradaren 7000 aleak herritarren buzoietan banatzen hasiko dira, argitaletxetik jaso bezain pronto. 6500 ale banatuko zaizkie hemendik gutxira herritarrei beren buzoietan utziz eta gainerakoak ondoko udaletara eta beste erakundeetara bidaliko dira. Egitaraua hiru formatutan atera da, ohiko esku tamainakoa (B5), poltsikoko tolesgarria eta, azkenik, aldizkari itxurako formatu handia (A4).

Egitaraua Ermuko udalak eta Leoneko ‘Mic’ argitaletxeak argitaratuko dute elkarlanean. Egitarauaren azalean Ernesto Etxaberen kartela ageri da, aurtengo lehiaketaren irabazlearena. Argazkiak, ‘Drogotenitturri’ aldizkariko argazkilari eta kideenak dira. Egitarauan alkatearen agurra eta drogen prebentzioari buruzko Gizarte Ekintza zerbitzuko leloak jasotzen dira. Halaber, Ongarai auzoan botako diren suziriak segurtasunez ikusteko lekurik onenak zeintzuk diren adierazten dituen planoa ere erantsi da. Iazkoan bezalaxe, aurtengo programak herriko denda eta enpresen publizitatea dakar. Programa horren aurrerapen digitala, hemen duzue kontsultatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin