Andaluziako Zentroaren erromeria egingo igandean

27.06.08
Gizartea

Andaluziako Zentroak igande honetan ospatuko du urteroko legez, ‘Rocío’ amabirjina omentzeko erromeria. Egitarauari hasiera emango zaio larunbat gauerdian, ‘Rocío’ amabirjina zentroaren egoitzatik aterako dutenean kalera. Momentu horretan. ‘Alma de Andalúcía’ abesbatza zain izango du salbea kantatzeko. Igande goizeko 10,30etan amabirjina berriz ere irtengo da kalera, oraingo honetan udalerrian zehar kalejira egitera. Eguerdiko ordu 1ean, meza emango da Ongaraiko parkean eta, ondoren, nahi duten guztiek bazkari herrikoia egin ahal izango dute, inguruko zelaietan. Arratsaldeko 5etatik aurrera gonbidaturiko hainbat taldeek dantzak eskainiko dituzte. Egunari amaiera emateko, amabirjina kalejiran eramango dute berriz ere zentroko egoitzara arte, bertan salbe abestia kantatuz eta datorren urtera arte agurtuz.

Programa hori Betiondoko zelai eta inguruetan gauzatzen denez, patinatzeko pista zerbitzurik gabe utziko da. Hori horrela, erabiltzaile eta zaleei egun horretan pista ez erabiltzea eta sor daitezkeen eragozpenak barkatzea eskatzen zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza