Marea gorria deritzan fenomenoa, San Pelaioraino iritsi zen
Espainiak egun historikoa bizi izan zuen atzo, kirol alorrean. Futbol selekzioak Europako titulua lortu baitzuen bart gauez, Alemaniakoaren aurka jokatu eta irabazitako partida bizi baten ondoren. Partida horrek interes eta ikusmina piztu zuen geografia guztian. Gure udalerria ez zen salbuespena izan eta hamabigarren jokalariaren indarra eta adorea transmititzeko zaletu taldea San Pelaioko parkean bildu zen, emankizuna zuzenean jarraitzeko. Udaltzaingoak egindako gutxi-gorabeherako zenbaketaren arabera, ia bederatziehun bat pertsona bildu ziren partidaren gorabeherak zuzenean jarraitu, bizi eta konpartitzeko.
Talde hori edade eta izaera guztietako pertsonek osatzen zuten. Asko eta asko ziren elastiko gorri bat soinean zeramatenak, batzuk ofiziala eta beste batzuk espresuki iluntze horretarako inprobisatutakoak. Bertan, bandera nazionalak, eta selekzioaren bufandak nahiz txanoak ikusi genituen. Ume eta gaztetxoek desinhibituenak izan ziren eta selekzioari bere babesa erakutsi zioten argi eta garbi modu natural batean. Gazte zenbaitek eskuz pintatutako banderatxoak eta pegatinak zeramatzaten paparrean itsatsita. Hainbatek, aurpegiak ere estatuko banderaren koloreekin pintatu zituzten eta, ugariak ziren, txapelketa emateko eskubideak erosi zituen telebistak zabaldutako leloa bere egin zutenak., jada klasiko bat bihurtu dena: “Bagara (irabazteko) gauza”. Laurogeita hamar minuturen ondoren talde espainiarrak 1-0 gailendu zitzaion Alemaniari. San Pelaion zoriontasuna izan zen nagusi. Saria jaso ondoren, amaiera eman zitzaion emanaldiari. Bildutakoek, etxera alde egin zuten gaur laneguna baitzen. Guztien aurpegian irribarrea zen nagusi.
Udalak pantaila erraldoia eta audio zerbitzua kontratatu zituen
Atzoko emanaldia posible egiteko Udalak ikus-entzunezko enpresa baten zerbitzuak kontratatu zituen. Aukera hori eskaintzeko erabakia ostirala eguerdian hartu zen, selekzioa bezpera finalerako txartela lortu ondoren. Hainbat gestioren ondoren, enpresa gipuzkoar baten zerbitzu eta materiala alokatu ziren. Ekarritako pantailak ia 10 metro karratuko zituen (3,80 x 2,50 metro). Pantaila hori LED akronimoaz deitzen den teknologiakoa zen, horrek bakarrik ahalbidetzen baitu irudiak egun argiz nahiz gauez ongi ikusi ahal izateak. Ignacio Perez argazkilari ermuarrak erreportaje grafikoa egin zuen eta, guk bere argazkiez baliatu gara lerro hauetarako. Erreportaje hori beheko informazio gehiago lasterbidearen bidez eskaintzen dizuegu, behera ekarri nahi duzuenontzat. Artxiboak 33,6 MB ditu eta, behera ekartzeko hainbat denbora beharko da, erabiltzaileak duen konexioaren arabera.
Lotutako albisteak

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Aretoko ziklo, Crosstrain, Body power, dantzak eta crosstraining-erako 175 plaza iragarri ditu maiatza eta ekainerako