Gazteentzako tailerrak egingo uztailean

01.07.08
Kultura eta Gazteria

Gazteria zinegotzigoak gazteriarentzat tailer ludiko hainbat antolatu ditu, uztailaren bigarren astean egiteko. Jarduerak espezialitate ezberdinetako tailerrak dira, hamabi urtetik hamazortzira bitarteko gazteentzat. Jarduerak bi talde berezituetan gauzatuko dira, gazteen adinaren arabera. Lehenengo taldea 12 urtetik 14ra bitarteko kideekin eratuko da eta bigarrena 15 urtetik 18ra bitartekoekin, hurrenez hurren.

Jarduera hauek diruz laguntzen ditu zinegotzigoak. Hori horrela, interesdunek izena eman ahal izango dute tailer bakarrerako nahiz guztietarako. Tailer kopuruaren arabera ordaindu beharreko prezioa aldagarria da. Tailer bakarrerako izen ematea 5 euro, birako 9 euro eta asteko hiruretarako 12 euro. Tailerrak Lobiano Kultur Gunean egingo dira. Izen emateak ere bertan egin daitezke, aste honetako ostiralera bitartean.

  • Jarduera eta egun zehatzak ondorengoak izango dira:
    • Uztailaren 7a, astelehena: hip-hop modalitateko tailerra.
    • Uztailaren 9an, asteazkena: akrobazia tailerra.
    • Uztailaren 11, ostirala: Batuka modalitateko tailerra.
  • Tailerren ordutegia, ondoren adierazten dena da:
    • Goizeko 10etatik 11:30etara, gazteenak.
    • Eguerdiko 12etatik ordu 1 eta erdietara.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin