Lobiano Elkarteak saria eman dio herri bozketako elektronikoaren irabazleari

01.07.08
Gizartea

Aurtengo pintxo lehiaketako onena aukeratzeko herri bozketa elektronikoan parte hartu dutenetatik, zozketaz egokitu zaion pertsonari saria eman dio Lobiano Ellkarteak. Herri bozketa horretan web gune korporatibo honen bidez parte hartu dutenen arteko irabazlea Carol Hernandez Mojón andrea izan da. Carolek saria jaso berri du udalaren Abiapuntu izeneko bulegoetan. Saria Lobianoko kide den Jesus Portugalek eman dio. Saria ardo botila-sorta izan da. Horren barne sei botila izan dira, batzuk urtekoak eta beste hainbat ondutakoak.

Gure web gune korporatibo honen bidez ehun pertsonatik gora bozkatu zuten. Horietatik baliozkoak izan ziren 94 bozketa eta boto-emaile horien artean egin izan da zozketa. Ekimenaren helburua parte hartzea sustatzea izan da.

Argazkian Carol Hernandez saria jasotzen Jesus Portugalen eskutik

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza