Ermuko kale-izendegi berria aurkeztu du argitaratzaileak
Gipuzkoako Nekar S.M. enpresak Ermuko kale-izendegiaren edizio berria aurkeztu du. Poltsikoko edizioa da, modernoa eta azken urteetan herrian jasandako aldaketak jasotzen dituena. Bere tamaina A2 da, koloretan argitaratuta dago, azal erdi zurruna darama eta tolesgarria da, erabiltzea nahiz gordetzea errazagoak egiteko. Argitalpena enpresarena da eta bere kabuz egin eta argitaratu du, herriko merkatari eta enpresariek sartu duten publizitatearen bidez finantzatu izan duelarik.
Udalak lagundu egin du argitalpen hori aurrera atera zedin, herrian izan diren aldaketen berri emanez eta atzeko aldean jasotzen diren testu elebidunak landuz eta argazkiak utziz. Testuotan Udalbatzak onartutako zenbait proiekturen zehetasunak lantzen dira. Proiektu batzuk gauzatzeko lanak epe ertainera hasiko dira, saihesbidearena kasurako; beste hainbat hasita daude, nagusien egoitza edo Izarrako eraikina eta, azkenik, beste hainbat jada amaitutakoak dira: patinatzeko skate pista edo Abiapuntu bulegoa.
Gure udalak kale-izendegi horiek herritarren esku jarriko ditu bere bulegoetan. Horrez gain, gure web gune korporatibo honetan lotura zuzena egin diogu, lasterbidez, kale-izendegiaren bertsio birtualari. Nekar, S.. enpresak herri osoko etxeetara kale-izendegia banatuko duela iragarri du, horretarako, banatzaile batekin lana hitzartuz.
Lotutako albisteak
Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean