EMOEk hasiera eman die merkealdiei eta horiek iragartzeko kanpaina berriari
Ermuko Merkatarien eta Ostalarien elkarteak (EMOEk) hasiera eman die udako merkealdiei, uztaila hastearekin batera. Merkealdiak hastearekin batera sustapen ekintza bati ere hasiera eman dio, elkartekide diren establezimenduen ate eta sarreretan masta eta banderak jarriz. Banderatxoak kolore urdinekoak dira eta barnean merkealdietako hainbat lelo idatzita daramate euskaraz nahiz gaztelaniaz hizki zurietan. Banderatxoak eutsiz masta antzeko batzuk jarri dituzte, zeintzuek oin gurutzatu batean jarrita dauden. Oinak kontrapisua eraman dezakete kokatzen diren lekuaren arabera eta, beti ere, dendakoen iritzi eta gustuaren arabera.
Ekimena koloretsua eta ikusteko atsegina da. Batek baino gehiagok esan duenez, windsurfeko belaren antz handia duela esan digu, kirol eta zaletasun hori udako irudi eta kirolekin lotzen dugularik. EMOEk berrogeita hamar masta eskuratu ditu, zazpi mila euro baino gehiago ordaindu ondoren, Idoia Goikoetxea Guridi presidenteak aditzera eman digunez. Horrek esan digunez, masta eta banderen aldeko apustua egin du elkarteak,- kartelen kalteetan- “mastak noiznahi erabili baitaitezke, oihal berberekin edo horiek aldatuta, hortaz berrerabilgarri eta ekologikoak baitira”. Aldiz, “kartelek, erabilera bakarra eta bizitza askoz ere motzagoa izanen dute. Kanpaina amaitu ondoren bota egiten baitira. Euskarri horiek, hurrengoko kanpaina eta ekimenetan erabiliko dira, sarri hemendik aurrera. Izan ere, beste mezu batzuk dituzten oihalak presta baitaude, “hemen zu zara gune nagusia” lemadunak, esaterako. Elkarteak euskarriok herriko elkarte, udalari eta gainerakoei uzteko prest agertu da antolatu daitezkeen ekimenetarako.
Masta eta banderatxoen ekimenak Eusko Jaurlaritzaren nahiz gure udalaren babesa jaso du. Horregatik, leloekin batera erakunde bateko zein besteko ezkutuak agertzen dira grabaturik.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da