Sallabente auzoa jaietan izango asteburu osoan

04.07.08
Kultura eta Gazteria

Sallabente auzoak bere jaiak ospatzen ari da azken egunetan. Egitarauari lanegunekin batera hasiera eman zitzaion, aste honetan gazteriaren kultur astea ospatzen ari baita. Ekitaldiak martxan daude duela egun batzuk, areto futboleko txapelketako finalak eta mahai-jokoetakoak jokatu baitituzte. Aste honetako lanegunetan zehar ere hainbat jarduera egin dituzte eta horien artean argazki eta gurutze-puntu lanen erakusketak egon direlarik. Nolanahi ere, jarduerarik gehienak eta garrantzitsuenak gaur arratsaldetik igandera bitartean izango dira. Jai-batzordeak argitara eman duen egitarauan iragartzen denez haurrentzako jolasekin hasiko dira ekitaldiak, arratsaldeko lauretatik aurrera. Zazpi eta erdietan, Irulitxa taldearen kalejira buruhandiekin egingo da. Gauean, Zuk bai balio duzula, zer dakizu egiten? Izeneko lehiaketa izango da. Gaueko hamaika eta erdietan, ‘Menta’ hirukotearen dantzaldiari emango zaio hasiera.

Auzoko jai batzordeak egitarau dotore eta zabala argitaratu du, azala eta atzeko aldea koloretan eta barruko 32 orriak zuri eta beltzean. Programa eta jaiak antolatzeko herriko dendari, ostalari eta enpresari ugariren laguntza jaso dute, zeintzuek bertan aipatzen diren. Egitarauan jasotako jardueren eta horien orduen zehaztasunak kontsultatzeko, ikus eransten dugun alea.

Halaber, jai honen barne, Erdi Aroko merkatuaren V. edizioa egingo da aurten. Edizio honetan, Turdion izeneko taldea izango da protagonista eta nagusia, berak irekiko baititu egunero eta merkatuko postuak kalejira batekin. Gainera, erdi aroko musikaren emanaldiak ere, talde beak eskainiko ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke