Biolentzia matxistaren aurkako kontzentrazioa gaur plazan

10.07.08
Gizartea

Ermuko Indarkeria Matxistaren Aurkako Taldeak (IMATek) kontzentrazioa deitu du gaur arratsaldeko zortzietarako plazan. Taldeak deia egin eta hori herriko etxebizitzetako portaletan jarri du, Iruñan emakume gazte baten azken hilketari erantzuteko. Deialdian horrelako jarrerekin bukatzeko eskatzen da: “biolentzia matxistarik ez” aldarrikatzen da; “ez Ermuan, ez Iruñan, ez beste inon”. Kartelean horrelakorik “ez egiteko, ez justifikatzeko eta ez ahalbidetzeko” eskatzen da, matxismoak hiltzen duelako. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunarekin bat datozen guztiak gaur kontzentrazio isila egiteko eta azken heriotza hori salatzeko bilduko dira plazan iluntzean. Taldeak atzo mezu berberak zabaltzen dituen pankarta bat jarri zuen plazako kioskoan.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz