Zezen-ikuskizun hainbat izango, 2008ko Santixauetan

11.07.08
Kultura eta Gazteria

Tauromakiak bere leku eta tartea izango du aurtengo Santixauetan. Herriko ‘Rui Bento Vasques’ torero portugaldarraren izena daraman elkarteak Santixauetako kartela eta programa aurkeztu ditu gaur eguerdian. Aurkezpen hori ordu batetan Lobiano Kultur Gunean eginiko agerraldiaren bidez egin da. Agerraldi horretan aurkezle lanak Antonio Picamiel Ruizek egin ditu. Berarekin batera aurkezpen mahaian egon dira, elkarteko buru den Luis Maria Lopez, Gorabideko Miguel Ocariz eta udalbatzako zinegotzi Victor Ferrero. Agerraldi horretan Rui Bento Vasquez elkarteak iragarri duenez, aurtengo nobilladan biltzen den diru guztia, minusbaliatu psikikoekin lanean diharduen Ermuko Gorabide Elkarteari emango zaio, laguntza gisa. Hori horrela, aurkezpenean izan diren guztiek, ikuskizunera joateko deia egin diote herriari, diru-bilketa lan oso duina egiten duen taldearentzat izango delako.

Argazkian Ocariz, Ferrero, Picamiel eta Lopez jaunak gaur eguerdian egindako agerraldian.

Bigantxak, nobillada eta jaialdi herrikoia

Ikuskizun horiek guztiak, Betiondon jarriko den zezen-plaza egingo dira. Zezen-plazak hainbat ekitaldi hartuko ditu bere barne. Horietako esanguratsu eta jendetsuenak uztailaren 25etik 27ra bitarteko hiru goizetan jarraian izango diren bigantxak. Horiez gain eta herriko ‘Rui Bento Vasques’ torero portugaldarraren izena daraman elkarteak beste bi ikuskizun ere antolatu ditu. Aurtengo bi ikuskizunak zertxobait ezberdinak izango dira. Lehena Santiago eguneko arratsaldean egingo den nobillada da, eta bertan hiru torerok eta nobillero batek hartuko dute parte. Kartelean iragarrita dagoenez parte hartuko dute Kolonbiako Guerrita chicok; Sevillako Manuel Carbonellek; Madrilgo Jesús Albak eta Miguel González nobillero gazteak. Ganadua Salamancatik ekarriko da, Lorenzo Rodriguez enpresariaren ganadutegitik.

Bigarren ikuskizuna, jaietako azken egunerako iragarrita dago. Kasu honetan, jaialdi herrikoia izango da. Bertan piramidea keta errekortadoreak ikusi ahal izango dira, zezen-plaza berean. Ekitaldi bi horiek, arratsaldeko sei eta erdietan hasiko dira. Ikuskizunetarako sarrerak aldez aurreko salmentan eskaintzen dira gaurtik bertatik. Sarrerak Outomuro eta Kiska kafetegian daude salgai. Xehetasun gehiagorako ikus Santixauetako argitaratu den berariazko kartela. Horretarako sakatu beherago dagoen informazio gehiagoren lasterbidearen gainean.

Argazkian Miguel Ocariz eta Victor Ferrero, atzean jaietako zapia, eleatiko bat eta programa dutelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin