Dendari eta ostalariek erosketa-maratoia antolatu dute Zezen egunerako

11.07.08
Gizartea

Herriko dendari eta ostalariek merkataritza sustatzeko jarduera berri bat antolatu dute, aurtengo herriko jai nagusien egitarauaren barne. Elkarteek erosketa-maratoia antolatu dute uztailaren 26an, Zezen egunaren bezperan. Antolatzaileek erosketaren zenbatekoak gain hartu eta ordainduko dituzte sari gisa. Ermua Merkataritza Zentroa delakoari atxikitutako dendetan erosketak azkarren egiten dituen taldeari dohainik aterako zaizkio eta, horrez, gain bazkalondoko kafea ere oparituko zaie. Hiru kategoria daude eta sari bana bakoitzeko. Kategoriak onodkoak dira: 15 lagun taldera artekoak, 30 lagun bitartekoak eta kopuru horretatik aurrerakoak.

Maratoian parte hartu nahi dutenek inskribatu egin beharko dira, hurrengo asteko astelehenetik ostiralera bitartean. Izen-ematea Idoia dendan egin beharko da, Zubiaurre kaleko 5ean, arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Maratoiari hasiera emango zaio uztailaren 26ko goizeko bederatzi eta erdietan. Irteera eta helmuga, Orde Kardinalaren plaza egongo da. Partehartzaileek plazatik pasa beharko dira elastiko bana, dortsala eta produktuen zerrenda jasotzera. Ekimenak Eusko Jaurlaritzako Industria, Turismo eta Merkataritza sailaren laguntza jaso du.

Maratoiaren oinarriak eta horren berri emateko argitaratu den diptikoa, oso-osorik eskaintzen dugu behako informazio gehiago deritzan atalari loturiko lasterbidearen bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza