Koadrilen arteko jolas gehiago eta bertso jaialdia
Astelehenean hasitako koadrilen arteko jolasek aurrera jarraituko dute gaur. Arratsaldean beste bi proba jokatuko dira. Gaurko iragarrita daude ‘Triatloi’ eta ‘Jatorrizko bekatua’ izenez ezagutzen direnak. Lehenengoa, lasterketa korritzean datza eta, bigarrena, zintzilikatutako sagarra jatean, hari eskuekin heldu gabe eta ahalik eta arinen. Saioak arratsaldeko zazpietan hasiko dira, Orbe Kardinalaren plazan.<7p>
Gauean, eta egunari amaiera emateko, bertso jaialdia iragarrita dago, gaueko 10etatik aurrera Valdespinako Markesaren parkean. Jaialdia, ‘Deba-beheko Bertso Eskola’k antolatu du. Jaialdian parte hartuko duen bertsolari taldea, ondokoek osatuko dute: Beñat Ugartetxeak, Miren Amurizak, Julio Sotok, Uxue Alberdik, Aitzol Barandiaranek eta Gorka Lazkanok.
Lotutako albisteak
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin