Zelanda Berria: naturaren hitzak

17.07.08
Gizartea

Joxé Ramón Agirre “Marron” ek egindako Zelanda Berri Naturaren Hitzak ikus-entzunezkoaz gozatzeko aukera izango dugu gaur Valdespina Markesaren parkean, gaueko 10 eta erdietatik aurrera. Ikus-entzunezkoak ordu bete inguru irauten du. Ekitaldia Euskal Birusa talde euskaltzaleak antolatu du eta, herriko jai egitarauan txertatzen da.

Ataungo mendizaleak Joxe Ramon Agirrek egindako lan honen bidez Zeelanda Berrira eramango gaitu. Zeelanda Berria natura maite duenarentzat paradisua dela esan ohi da. Denetarik duen lurraldea da: itsasoa , euri jasa etengabeak, ohian hexeak, errekak, elurra eta abar… Askotariko paisaiak dituen lurraldea da, sumendien eta lur geotermikoen eremua. Bidaiariaren esanetan, urak paisaia marraztu eta definitzen du. Gaur egun ikusten diren lautadak berde perfektuak dira. Bertako biztanleak arbasoen balioei eutsi nahian dabiltza: Maoriak dira eta naiz eta gutxiengoak izan arren, dagozkien eskubideen alde borrokan ari dira, galdutako nortasuna berreskuratu nahian.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza