-Efecto Mariposa- taldeak kontzertua emango San Pelaion
Efecto Mariposa talde andaluziarrak kontzertua emango du bihar San Pelaio parkean, gaueko hamaika eta erdietatik aurrera. Ekitaldi hori jai egitarauaren barne dago eta dohainekoa izango da. Taldea Malagan eratu zen, bere kideen lurraldean. Hirukotea Susana Alva, Frasco G. Ridgway eta Raul Osunak eratu zuten. Egun batean poltsa hartu eta Madrilera joatea erabaki zuten, musikaren mundu gogorrean leku bat egiteko xedez. Bertan Alfredo Baón ezagutu zuten, zeina taldera barneratu zena hasierako hirukotea laukote bihurtuz. Bost urtez, Madrilgo lokal txikietan emanaldian ematen ibili ziren, beren lehenengo maketak estatuko disko-etxe guztietan aurkezten zituztelarik.
Konstantziak bere saria izan ohi duenez, azkenean taldeak Universal disko-etxeko exekutiboak konbentzitu eta, grabatzeko amesten zuten beren lehen aukera izan zuten. Enpresa horrekin beren lehen diskoa grabatu eta kaleratu zuten, horri taldearen beraren izena jarriz titulu gisa. Taldearen ezaugarri dira zuzeneko emanaldi freskoak eta bere abestien xarma, nortasun propioz beterik baitaude. Taldeak bost disko merkaturatu ditu lehenengoaz gain. Horiek tituluak ondorengoak dira: "Metamorfosis I eta II", “Complejidad” I eta II azkena, diskoa eta dvda dakarrena “Vivo en vivo” tituluarekin.
Izenaren eta muntaia teknikoaren inguruko datuak
“Efecto mariposa” izenaren jatorria, matematikako teori batean oinarritzen da. Teoria horrek dioenez bi gertakizun isolatuk lotura izan ditzakete eta kontrajarritako ondorioak ere bai. Horren arabera, tximeleta batek, esaterako, bere hegoak astindu Japonen eta munduko beste puntan tornado handi bat eragin lezakeela esaten du. Teoria horren arabera guztia elkarloturik dago eta, ustez, mugimendu inozo batek, imajina ezinezko ondorioak izan ditzake.
Taldeak emanaldirako espresuki muntatzen ari diren eszenatokia erabiliko du. Eszenatoki horren tamaina ondokoa da: 14,50 metroko Zabaleta, 10,40 metroko fondoa eta 7,40 metroko altuera. Argindarrari dagokionez, taldeak 180 kw eskatu ditu. Horiek bitan banatuko dira, 100 kw argietarako erabiliko direlarik eta gainerako 80ak soinurako, hain zuzen ere. Gainera parke erdian, beste etxola bat jarriko da soinu teknikarientzako eta argi-kanoia jartzeko. Eszenatokiaren alboetan beste bi dorre ere jarriko dituzte bozgorailuekin. Taldeak 16 metro luzera duen kamioia dakar material propioarekin eta guzti hori muntatzeko 14 pertsona dakartzate. Horiei beste dozena bat ermuarrek lagunduko diete guztia prestatzeko, gure udalaren kontura.
Lotutako albisteak

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke