Eusko Trenek gaueko tren eta zerbitzu bereziak jarriko ditu –Santiaxuetarako-
Eusko Tren konpainiak iragarri duenez gaueko zerbitzu bereziak jarriko ditu Ermuko ‘Santixau’ jaietarako. Gaueko zerbitzu berezi horiek uztailaren 19an eta 24an egongo dira, gure herriko jaietara etorri nahi duten guztientzat. Trenak Bilbotik –Atxuritik- Debara artean joango dira. Ibilbideak noranzko bietan izango dira, ia goizaldeko bost eta erdietara bitartean. Ostegunean, aldiz, ibilbidea motzagoa izango, trenak Bilbo-Atxuritik Elgoibarrera bitartean ibiliko direlarik. Ordutegi zehatzak eta argibide gehiagorako joan beheko informazio gehiago lasterbidera, Eusko Trenen web gunean sartzeko.
Biharko Efecto Mariposa taldearen kontzertua iragarrita dago Ermuan. Kontzertu hori San Pelaio plazan egingo da, gaueko hamaika eta erdietatik aurrera. Ekitaldi hori jai egitarauaren barne dago eta dohainekoa izango da. Hori horrela, talde horren eta lantzen duen musikaren jarraitzaile ugari etor daitezkeela aurreikusi da.
Zerbitzu bereziak egongo diren bigarren eguna, datorren asteko osteguna izango da, uztailak 24an, patroiaren bezpera egunean. Jardunaldi horretan, herriko jai nagusiei hasiera emango zaie, hiru egunez jota sua ibiltzeko. Hasierako jardunaldia ere berezia izaten da, eta inguruan ditugun eskualdeetako gazte asko bertaratu daitezkeela aurreikusi dute.
Lotutako albisteak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du