Mezu freskagarriez baliatzen da Zipriztintzen taldea bere lehenengo kanpainan

18.07.08
Gizartea

Benetako berdintasunaren aldeko ‘Zipriztintzen’ gizon talde berriak, ekimen original batekin emango dio hasiera bere lehen kanpainari. jarduteko asmoa duen gizon talde berria du. Taldeak ur botilak erabiliko ditu hastear dauden herriko jai nagusietan, berdintasunaren aldeko mezua zabaltzeko. Kanpainari aste bukaera honetan emango zaio hasiera, jaietako ekitaldi ugari dagoela eta gurera jende asko etor dadila espero baita. Kanpaina aurrera eman ahal izateko taldeak lankidetza hitzarmena egin du Elgoibarko ‘Alzola’ ur minerala banatzen duen enpresarekin. Alzolak 33zentilitrotako ur botilatxo bereziak prestatu ditu. Etiketa berezi batzuek daramatenak. Botila horietan ondoko mezua zabaltzen da: “Gizon jokatu, berdintasuna bultzatu”. Berdintasuna Zipriztintzen. Berdintasunaren Aldeko Ermuko Gizon taldea.

Ur botila horiek herriko hainbat tabernatan izango dira salgai, ohiko prezioetan eta ura eskatzen duten bezeroei zerbitzatuko zaie. Momentuz, hamabost gizonek osatzen duten taldearen lehen ekimena dugu hau.Taldeak ‘Zipriztintzen’ izena jarri dio bere buruari, bere asmoa gure gizartearen mentalitatea apurka-apurka aldatzen (eta uraren gisa, blai egin eta barneratzen) joatea baita. Taldearen helburu nagusia “sexismoari aurre eta kontra egitea da, gure gizartean maskulinotasun eredu berria eratu eta ezartzeko”. Taldearen ustez, gizonok berdintasunaren bidea landuta asko dugu irabazteko”.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
15.05.25
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da