–Bidutziak- taldea aurtengo koadrilen arteko jokoetan garaile

22.07.08
Kultura eta Gazteria

‘Bidutziak’ arrakasta lortu du aurtengo koadrila eta txarangen arteko jokoen sailkapen orokorrean. Txarangak sailkapen orokorrean nagusitu da, puntuen batuketari esker. Garaipen horri esker, taldeak sari gisa 600 € eskudirutan jasoko ditu eta, horiei gehitu egin behar zaie jaietan 390 pertsonek doan afaltzeko balea eta garaikurrak. Bigarren postua, ‘Txantxazaleak’ txarangarentzat izan da. Hauek 150 euro, 20 pertsona doan afaltzeko balea eta garaikurrak eskuratu dituzte. Sailkapeneko hirugarren postua, ‘Gure Txokoak’ lortu du, zeinak 100 €, 10 pertsonek doan afaltzeko balea eta garaikurrak lortu dituen.

Aurtengo edizioan 21 txarangek hartu dute parte eta proba ezberdinetan laurehun bat pertsonek parte hartu dutelarik. Txarangen batzordeak artaburu-bilketaren lasterketa bezalako jokoa berreskuratu egin du eta triatloi lasterketa berriz, egokitu ditu, parte hartzaileek trebezia maila finagoa erakusterik izan zezaten. Jendetza bildu izan da arratsaldero, Orbe Kardinalaren plazan joko horien nondik norakoak jarraitzeko xedez.

Proba ezberdinetan garaile suertatu diren taldeen zerrenda ondokoa da:

  • Pepinoen lasterketa: Gure Txokoa
  • Soka-tira: Begi Luzeak
  • Jatorrizko bekatua: Bidutziak
  • Ur-kuboen proba: Txantxa zaleak
  • Artaburu-bilketa: Ardo Zoroak

Sari propioak edukitzeagatik sailkapen orokorretik at izan diren proben emaitzak:

Play-back Lehiaketa

  • 1. Bidutziak: 600 € eta garaikurrak
  • 2. Gure Txokoa: 250 € eta garaikurrak
  • 3. Ardo Zoroak: 100 € eta garaikurrak
  •  Txarangen arteko abesti lehiaketa

    • 1. Gure Txokoa
    • 2. Zorki Morki
    • 3. Burugogorrak  
  •  
  • Lotutako albisteak

    Imagen
    30.01.26
    Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

    Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
    Imagen
    29.01.26
    Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

    Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
    Imagen
    28.01.26
    Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

    Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin