Haurrak gozatzen ari dira, beraientzat apropos prestatutako jai egun berezian

23.07.08
Kultura eta Gazteria

Ermuko gaztetxoek herriko jaiez gozatzeko aukera izango dute gaur, beraientzat espresuki antolatutako jardunaldian. Jarduera ugari izango dira gozatzeko, adinari egokitutako hainbat izango baitira egun osoan zehar. Programari goizetik ekin zaio eta arratsaldez ere jarraipena izango du, iluntzera bitartean. Ikusle kopururik handiena bilduko duen ekitaldietako bat Kanpanolue izeneko ikuskizun musikala izanago, herriko plazan arratsaldeko 7etatik aurrera.

Haurrentzako ikuskizun horretan Eidabe Ekimen Kulturaleko kideek kale ikuskizun dibertigarria eskainiko dute. Printzipioz, ikuskizuna haurrentzat da aproposa, baina adin guztietako ikusleoi gustatuko zaigu. Bertaratzen diren guztiek jolas, dantza eta abestiz beteriko proposamenarekin aurkituko dute. Emanaldiak ordu bete pasatxo irauten du eta denbora horretan haur, gazte, nahiz helduek aktoreekin dantzatu, jolastu eta gozatuko dute. Umeen munduan ez dago tristurarik ez eta aspertzeko aukerarik.

Egitaraua:

  • 10:30etan: Buruhandiak plazan.
  • 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara: Haurrentzako parkea eta tailerrak Orbe Kardinalaren plazan. Antolatzailea: Txarangen Batzordea.
  • 16:00etan: Txirrindularitzako Lehendakari saria. Irteera eta helmuga Mallabirako errepidean egongo dira, Garbigunearen parean. Antolatzailea: Ermuko Txirrindulari Elkartea.
  • 17:00etan: Txokolate-jana haurrentzat plazan.
  • 19:00etan: Haurrentzako musika ikuskizuna Kanpanolurekin, plazan.
  • 22:30etan: Kokein taldeak kontzertua emango du, Valdespinako Markesaren parkean.
  •  

    Gaztelu puzgarrietan ibiltzeko ilarak izan dira gaur goizean plazan Eskulanak egiteko ere ume piloa prest egon da, batez ere aterpean egiten zirelako Buruhandiek karrera bat baino gehiago egin izan dute gazteen atzetik

  • Lotutako albisteak

    Imagen
    03.12.25
    'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

    ‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
    Imagen
    02.12.25
    Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

    Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
    Imagen
    01.12.25
    Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

    Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu