Pilota partidak eta zezenketa dauden aukerak patroiaren arratsalderako
Santiago Apostoluaren egunean aisialdiko hainbat aukera izanen dugu Ermuan, arratsaldea pasatzeko. Hori bakoitzak erabaki beza, norberaren gustuen arabera. Gure herriko jaietan pilotak beti izan du leku garrantzitsua. Aurtengoere horrela izango da, binakako esku-pilotan prestatutako kartela luxuzkoa baita. Herriko pilota taldeak profesionalen arteko partida antolatu eta Titin III txapeldun handia ekarriko baitu aurtengoan ere herrira patroiaren egunean. Arratsalde horretarako bi partida iragarrita daude, garrantzitsuenean nor baino nor arituko dira TitinIII-Goni II bikotea eta Xala-Eulatek osatutakoa. Jaialdiari hasiera emango diote Capellan-Merinok eta Berasaluze IX-Galartza VIk. Partidak, Aritzmendi pilotalekuan jokatuko dira, arratsaldeko 5etatik aurrera.
Zezenak nahiago dituztenek, nobillada bat ikusteko aukera izanen dute Betiondoko zezen-plazan, arratsaldeko 6etatik aurrera. Ekitaldia herriko ‘Rui Bento Vasques’ torero portugaldarraren izena daraman elkarteak antolatu du. Horretan hiru torerok eta nobillero batek hartuko dute parte. Kartelean iragarrita dagoenez parte hartuko dute Kolonbiako Guerrita chicok; Sevillako Manuel Carbonellek; Madrilgo Jesús Albak eta Miguel González nobillero gazteak. Ganadua Salamancatik ekarriko da, Lorenzo Rodriguez enpresariaren ganadutegitik. Toreroen motzez jantzita aterako dira. Ikuskizunean bildutako diru guztia minusbaliatu psikikoekin lan egiten duen herriko Gorabide Elkartearentzat izango da.
Santa Anan egunean pilota gehiago eta Zezen egunean, zezen jaialdi gehiago
Biharamunean ere, Santa Ana egunez, esku binakako partida gehiago antolatu ditu pilota elkarteak. Kasu honetan jaialdia afizionatu mailakoa eta arratsaldeko lehenengoa mistoa izango, hots gizon eta emakumeen artekoak izango da. Partida herriko Orbe Kardinala plazaren pilotaleku irekian jokatuko. Eskuz binakako partida bi jokatuko dira, baina ez nolanahikoak. Lehenengoan, Altube-Pradera Mallabitarrak osatuko dute eta horiek Orbegozo- Delgado- ermuarrek osatutakoaren kontra arituko dira, nor baino nor. Bigarren partidan, Amantegi-AtutxaI kontra izango dute Beitia-Lopez bikotea. Partidak, arratsaldeko 5etan hasiko dira.
Azkenik, zezenen bigarren ikuskizuna, jaietako azken egunerako iragarrita dago. Kasu honetan, jaialdi herrikoia izango da. Bertan piramideak eta errekortadoreak ikusi ahal izango dira, zezen-plaza berean. Ekitaldi bi horiek, arratsaldeko sei eta erdietan hasiko dira. Ikuskizunetarako sarrerak aldez aurreko salmentan eskaintzen dira hainbat tabernatan.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude