Perurena aita-semeak, Santiagoko herri kirol erakustaldian izango bihar

24.07.08
Kultura eta Gazteria

Leitzako Perurena kirolari ospetsuak, aita eta semea, Ermura etorriko zaizkigu bihar, Santiagoko herri kirol erakustaldian parte hartzera. Aita gure artean bizirik eta osasuntsu dugun legenda da eta semea, berriz, etorkizunean aitaren besteko kirolari on eta handia izan nahi duen gaztea. Erakustaldia herriko Orbe Kardinalaren plazan izango da eguerdiko hamabi eta erdietatik aurrera. Erakustaldi horretan harri-jasotze saioak ez ezik herri kiroletako beste hainbat modalitate ikusteko parada ere izanen da. Bertan, harri-jasotzaileez gain, aizkolariak, pultsularia eta fardo, ingude eta gurdi jasotzailearenak ere izango ditugu. Prestatutako erakustaldi horretan modalitate ezberdinetako kirolarik puntakoenak daude, beraz aukeraz baliatu eta gozatu dezagun. Gainera, kirolariek egiten duten lanaren berri zehatza eta azalpenak jaso ahal izateko, bertan izango da Arrate Irratiko esatari ezaguna, Ziriako Ortiz de Zarate ermuarra. Esan dezala, zer ikusi eta zer entzun bihar izango dugu, herriko plazan, eguerdiko hamabi eta erdietan.

Prestatutako erakustaldiaren kartela ondokoa da:

  • Harri-jasotzaileak: Iñaki Perurena, Inaxio Perurena eta Agustín Landarbide.
  • Aizkolariak: Atutxa, Gisasola, Ezpeleta (Bihurri) eta Muguertza.
  • Pultsularia: Barinaga.
  • Fardo, ingude eta gurdi jasotzailea: Zelailuze.

Argazkian Inaxio Perurena Zubitur gaztea ikus dezakegu, 260 kiloko harria altxatzen Argazkian herri kiroleko proba bateko irudia. Aizkora enborra mozteko dagoen unearen zehetasuna.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin