2008ko Udako argazkien lehiaketa

04.08.08
Kultura eta Gazteria

Gazteria Informatzeko bulegoak argazki lehiaketa berri bat antolatu du; ‘Oporrak 2008ko argazki lehiaketa’ deiturikoa.

Argazkiak oporretako bidaiatan ateratakoak izan behar dute, munduko edozein lekutakoak badira ere. Lehiaketa honetan parte har dezakete 1994. urtean edo lehenago jaiotako guztiek. Lehiaketan 800 €uro banatuko dira hiru saritan. Argazkiek bi tamaina izan ditzakete, batetik txikia, gutxienez 18 x24 cm-takoak izango direnak eta, bestetik, handiak, 24 x 30 cm-takoak izango direnak gehienez ere. Argazkiak kartoi mehe baten euskarrian aurkeztu behar dira. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 10a (ostirala) 14etan izango da eta hilabete horretako 16an emango du aditzera bere erabakia eta saridunen izena epaimahaiak. Lehiaketara aurkezten diren lanekin erakusketa bat antolatuko da, azaroaren 3tik 16ra bitartean. Lehen sari orokorra jasotzen duenari 350 € emango zaizkio; herrikoari eta adinez txikiari 225 € bakoitzari,. Azken horren saria argazki materialean izango zaio.

Lehiaketaren oinarriak jaitsi ahal dira informazio gehiago loturaren bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu