Ermuko aire zabaleko zine zikloan gaur gauean - Sweeney Todd: El barbero diablico- pelikula proiektatutako da

06.08.08
Kultura eta Gazteria

Gaur gaueko 10etan Johnny Depp aktore ospetsuak parte hartu duen "Sweeney Todd: El barbero diablico" pelikula ikusi ahal izango dute ermutarrek. Filma betiko lekuan proiektatuko da, hau da, Orbe Kardenala Plazan. Filmari buruzko kritika oso ona da. Hori dela eta, filmak 2007. urtean zuzendaritza artistiko onenaren oscar jaso zuen. Gainera, bi Urrezko Globo sariak lortu zituen: Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala eta Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala (Johnny Depp).

Sinopsia

Broadwayko musikal ospetsu batean oinarritutako filma da. Filmak Benjamin Barker edo Sweeney Todd-en istoria kontatzen du. Pertsonaia gaizto honek Londresen ileapaindegia du, han bizarra mozteko labana oso zorrotza erabiltzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian