Indiana Jones-eren azken filma gaur gauean Ermuan

13.08.08
Kultura eta Gazteria

Gaur gauean 22etatik aurrera Orbe Kardinalaren Plazan ermutarrek Indiana Jones-en azken abentura ikusi ahal izango dute.

“Indiana Jones y el reino de la Calabera de Cristal” Indiana Jones sagaren azken pelikula da. Filmaren zuzendaria Steven Spielberg da eta Harrison Ford filmaren artista ezagunena da. Pelikularen generoak abentura eta akzioa dira.

Filma honek Cannes International Jaialdian aurkeztu zen, filma onargarria izan zen baina ez zuen kritikaren berotasuna lortu. Txartel-lehiatilaren arabera, lehen asteburuan Amerikako Estatu Batuetan 101 milioi dolar baino gehiago lortu zuen, sarrera onena urte honetan.

Sinopsia

Indiana Jones (Harrison Ford) azken abentura hasten da Estatu Batuetako basamortuko hego-mendebaldean 1957. urtean, Gerra hotzaren bitartean. Indy-k eta bere laguna Mac-k (Ray Winstone) ihes egiten dute agente sobietarrengandik urrutiko aireportuan. Jones irakaslea bere etxera iristen da eta konturatzen da gauzak gero eta okerrago daudela. Bere lagun onenak, Unibertsitatearen dekanoak (Jim Broadbent), esan zion jende askok Indyaren azken jarduerei buruz susmatzen duela eta Jaurlaritzak Unibertsitateari bultzatzen ziola Indy kaleratzera. Indianak, joatear baino lehen, gazte bihurria (Mutt) ezagutzen du. Honek akordia proposatzen dio. Arkeologoak arazo pertsonala lagunduz gero, historiaren aurkikuntza garrantzitsuetariko bat egin ahal izango luke, hau da, Akatorren kristalezko garezurra. Liluramendua, sineskeria, eta beldurra sortzen den elezaharretako objektu bat da. Indy-k eta Mutt-ek Peruko leku galduenara bidaiatzen dute. Leku honetan zeuden aintzaneko ehorz-tokiak, ahaztutako exploratzaileak eta urrezko hiri bat dagoen rumoreak. Laister, haiek konturatuko dira bakarrik ez daudela; agente sobietarrek ere kristalezko garezurra hartu nahi dutelako. Unitate militar baten kideek, Irina Espalkogatik (Cate Blanchett) zuzendatuta direnek, garezurra hartu nahi dute, sinesten dutelako horrela sobietarrek mundua kontrolatu ahal izango dutela, sekretua deszifratzeko gai izanez gero. Indyk eta Muttek aztarna galarazi behar izango diete sobietarrei. Gero, misterio ulertezinaren arrastoa jarraitu behar izango dute eta azkenik zalantzazko lagunak eta etsaiak saihestu behar izango dituzte. Batez ere, etsaiek kristalezko garezurra lortzen dutela sahiestu behar izango dute.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin