Udal kiroldegia zabalik dago

25.08.08
Kirolak

M.A. Blanco udal kiroldegia zabalik dago jada. Udako etenaldiaren eta urteko mantenu lanak egin ondoren, kiroldegiak bere ateak berriz ireki zituen azken larunbatean. Urtero sasoi honetan egiten den mantentze-lanak egin eta gero. Instalazioa eta baita Aritzmendi pilotalekua zabalik eta erabilgai daude goizez 9etatik ordu 1era bitartean eta arratsaldeko 4etatik 8etara. Igandeetan guztia itxita dago. Prest daude igerileku estalia, squasheko aretoa eta pista balioanitza.

Datorren astelehenean, ikastaroak hasiko eta Betiondo, irekiko dira

UKEk kirol eraikin nagusia uztailaren 31n itxi zuen. Ordutik eta hogei egunetan igerilekua hustu eta berori osorik garbitu izan da, ur berriaz betez delarik, besteak beste. Datorren astelehenetik aurrera udal kiroldegia ehuneko ehunean martxan izango da bere ohiko ordutegian –goizeko 8etatik gaueko 10 bitartean, etenik gabe-. Irailaren 1 horretan ikastaro eta gainerako zerbitzu guztiak zabalik izango dira, Betiondo barne.

Lotutako albisteak

Imagen
20.07.26
Hiru esku pilotak jaialdi izango ditugu aurtengo Santixauetan

Hiru jaialdi daude iragarrita: bi, kategoria profesionalekoak, hilaren 22 eta 25erako, eta beste bat, zaletuen mailakoa, hilaren 26rako
Imagen
20.07.26
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko prestakuntza-mintegia

Bost saio izango ditu, gazteei, senideei, entrenatzaileei eta herriko klubetako ordezkariei zuzenduak, eta urriaren 6tik 20ra egingo da.
Imagen
15.07.26
Munduko Kopako finala San Pelaion jarraitu ahal izango da

Udalak 6x3,5 metroko led pantaila handia kontratatu du, eta 20:00etatik aurrera eskainiko du telebista-seinalea