Merkataritza biziberritzeko planak Probaleku eta Goienkale kaleak eraldatuko ditu

27.08.08
Hirigintza

Merkataritza Biziberritzeko Plan Bereziak (PERCO delakoak) Probaleku eta Goienkale kaleak eraldatzea ekarriko du, kaleok erabilera mixto batera egokitzeko. Hau da, “espazio berri bat eratzeko, automobilek eta oinezkoek kidetasunez elkarren artean konpartituko dutena, eta espaloia eta bidea bereziki banandu gabe izango duena. Horretarako zoladura, hiri-altzariak, landareak eta diseinua uztartuko dira transitatzeko lehentasunen orden berri eratuz eta bertan egoteko espazio berriak ezarriz”. ¡Merkataritza gunea eratu eta indartzeko proiektu horren kostua milioi bat eurotik gorakoa izango da (1.013.215 €) eta datozen hiru hilabeteetan luzatuko da. Lanak orain egun batzuk hasi ditu EXBASA enpresak, hori baita eslei`pendunak Udablatzarrak azken Osokoaren bilkuran erabakitakoaren arabera. Proiektua Donostiako Mitxelena arkitektoen estudioak prestatu du.

Ekimenaren helburua herriko bi eremu urbanizatzea da. Batetik Probaleku kalea eta ondean duen irteerarik gabeko kale-erdia. Zati honi A eremua deitu zaio. Bigarrenik, Goienkale etaZubiaurre lotzen dituen Karabixa kaleak; zati horri B eremua deitu zaiolarik. Proiektuak kale horien gaur egungo egoera eta itxura eraldatuko ditu, oinezkoek eta automobilek elkar errespetatuz erabili ditzaten merkataritza gunearen zati direlako eta hori biziberritzeko xedea duelako PERCO izeneko planak. PERCO plana udal nahiz erkidegoko administrazioek bultzatzen eta babesten dute. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak plana garatzeko 352.000 euroko diru-laguntza emango du. Kostu guztiaren betetzeko gainerakoa Ermuko Udalak gain hartuko du.

argazkian Probalekun hasi diren lanak xehetasuna ikus daiteke

Taxien geltokia obragatik Valdespinako markesaren kalera lekuz aldatu da

Obrei hasiera emateak hainbat aldaketa eragin ditu. Esaterako, taxiak Valdespinako Markesaren kalera lekuz aldatu dira, obrak amaitu bitartean. Nolanahi ere, taxi geltokiaren telefonoa bere horretan mantendu da, aldaketarik gabe, hots: 943 170396. Bestalde, Goienkalen obretako hesiak jarrita eta espaloietan datuak idatzita aurkitu ditugu oporretatik bueltan, lanei buru belarri helduko baitzaie datozen egunetan.

Proiektuaren arabera galtzada eta espaloiak aldatu eta egokituko dira batez ere, zonalde mistoak prestatzeko. Horretarako espaloien zintarriak eta galtzadako zoladura erretiratu egin beharko dira. Horietan erabiliko diren material berriak erabilera ezberdinak bereizten laguntzeko beharrak baldintzatu ditu, jarraiko zoladura izango baita. Oinezkoentzat izango den gunean gris koloreko baldosak jarriko dira eta oinezko eta autoek elkar konpartitu beharrekoan hormigoia jarriko da, Lobiano aurrean dagoen bezalakoa, hari jarraipena emanez.

Probalekuan antzina erabiltzen zen harria berriz jarriko eta Karabixan biribilgune erdia egingo da

Hainbat eraldaketa, goitik beherakoak izango dira. Esaterako, Probalekuko sarreran egun dauden zabor ontziak lurperatu egingo dira; espaloiak zabaldu eta galtzada estuago utzi. Obrak Probaleku hartuko dute, Zubiaurre eta Erdikokalerekin bat egiten duten puntura arte (Herga tabernaren pareraino). Hortik La Brasileña dastategirainoko zatia beranduago egingo da, puntu horretan hemendik gutxira kolektore bat sartzeko kalea zabaldu beharko delako. Zati horretako lurrean antzinako Probalekuaren irudia jarriko da eta harria zaharra bertara ekarriko da. Bestalde, Probaleku eta irteerarik gabeko kalezulo horren artean dagoen altuera diferentzia eta eskailerak kendu egingo dira, tarte horretan homogeneizatu eta oztopo arkitektonikoak ezabatuz.

Irudian Goienkale eta karabixa artean gauzatuko den proiektuaren planoetako bat

Karabixan berriz, autoek noranzko bikoitza izango dute, kalearen beheko aldean biribilgunea erdia izango da. Tartean loreak, hiri-altzariak eta lurreko markak eta seinale bereziak jarriko dira. Argiak puntuak ere berritu eta areagotu egingo dira. Proiektu guztiaren berri izateko sakatu informazio gehiago lasterbidearen gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da