Haurrentzako zine-emanaldi eta denboraldi berriari igandean emango zaie hasiera
Haurrentzako zine-emanaldi eta denboraldi berriari iraileko lehen igandean emango zaie hasiera. Denboraldiak hainbat aldaketa esanguratsu jasango ditu, Zinemak ez baitu berriz ere zine proiekziorik hartuko, eraikina goitik behera eraberritzeko lanak amaitu bitartean. Hori horrela, udal kultura sailak zine emanaldiak Lobiano Kulturgunera lekuz aldatzeko erabaki hartu du. Hori horrela, saioak doakoak izango dira, eta ez zaiei ikusleei diru-sarrerarik kobratuko. Horrez gain, proiekzioak bideo digital formatuan (dvd-an) egingo dira. Emanaldiak ikus-entzunezkoen areto nagusian egingo dira eta bertara sartu ahal izango diren ume ikusleek ehun eta hogei dira, gehienez ere.
Irailerako programazioak laur proposamen dakartza, hileko igande bakoitzerako. Emanaldi guztiak arratsaldeko bostetan hasiko dira. Filmen zerrenda ondokoa da: irailaren 7an, “High School Musical 2”. Irailaren 14an berriz ‘Los Aristogatos’; eta 21ean ‘101 Dalmatas’ eta 28an ‘TMNT’ (Ninja Dortokak) tituluko luzemetraia. Lehenengo hiru filmak Disney etxekoak dira eta azkena, aldiz, Warner Bros produkzio-etxearena.
Lotutako albisteak
‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean