Ikastaroen eskaintza zabala aukeran, herriko Kzgunean

04.09.08
Hezkuntza

Herriko Kzguneak informatikako ikastaroen eskaintza zabala prestatu du datozen hilabetetarako. Hasi berri dugun iraila honetarako ikastaroen eskaintzan hamazazpi proposamen bilduta daude. Ikastaroen artean ondoko aukerak daude: Internet erabiltzen ikasteko oinarrizkoa, ONA edo osasun txartel elektronikoa erabiltzen ikastekoa, posta elektronikoa, bat bateko mezularitza, argazki digitalak tratatzekoa I eta II mailak, edo Abode Acrobat Reader programa erabiltzekoa. Horiez gain eta Kazetak alorren barnekoak deritzanetan beste hainbat aukera daude: kontsumitzailea sarean, justizia edo estatistika erakundeko webgunea ezagutu, finantza erakundeekin elektronikoki lan egiten eta abar. Ikastaroak euskaraz nahiz gaztelaniaz ematen dira egun eta ordu ezberdinetan. Parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Ikastarook doakoak dira. Ikastaro bakoitzaren xehetasunak ikusteko saka informazio gehiagoko lasterbide zuzenaren gainean.

Kzgunea Ermuan Teresa Murga eraikinaren bigarren solairuan kokatuta dago, udal liburutegiaren gainean. Zerbitzua zabalik dago goizeko 9etatik eguerdiko ordu 1era bitartean eta arratsaldez lauretatik zortzietara bitartean. Bertan ONA osasun txartel berria eta baita Hiritar txartela ere eskuratu daitezke. Halaber, ‘Boga’ programari jarraiki, on lineko euskara ikastaroak ere egin ditzakete herritarrek. Argibide gehiagorako jo egoitzara bertara- Goienkale 4an dagoen Teresa Murga eraikinera. Edo deitu bertako telefonora: 943 171919.

Lotutako albisteak

Imagen
06.06.24
Energia-eraginkortasuna eta LED argiak Osoko bilkura txikiaren mamia

Anaitasuna, Sallente eta San Pelayo ikastetxeetako ikasleek gaurko Osoko bilkura partekatu dute udalbatzarkideekin batera
Imagen
27.05.24
Izarra Fundazioak sustaturiko Pro IoT jardueraren IV. edizioari amaiera eman zaio

Uni Eibar-Ermua eta Armeria Eskolako goi mailako ikasleek euren proiektuak aurkeztu zituzten Izarra Centren
Imagen
22.05.24
Haurren Kontseiluak 2023/2024 edizioari amaiera eman dio

Gaurkoan 14 neska-mutilek landutakoa aurkeztu dute, ikasturteko azken saioan