Instalazioa itxi aurretik Zinemari agurra emango diote Nacho Novo, Kenz Zazpi, eta Yllanak

05.09.08
Kultura eta Gazteria

Ermua Zinema goitik behera berritzea sekulako erronka izango da. Erronka horrek, eremu teknikoan ez-ezik antolakuntza eta kudeaketan ere eragingo du. Zinemak urriaren 12an bere ateak itxiko ditu, hainbat hilabetez eta obrak egin bitartean. Itxierak amaiera emango dio Teodoro Zuazua abadeak lagapena egin eta gero hasi zen azken urteetako udal kudeaketaren garaiari. Obrak hamazortzi hilabete iraungo dutela aurreikusi da, beharrezkoa den denbora baina luze xamarra. Proiektua handi eta konplexua da, eta horri gehitu behar zaio hamazortzi hilabeteko itxialdiak sortaraziko duen ziurgabetasuna. Eta kultur jarduera eta programazioa dagoen azpiegitura eta lekura egokitu beharrak. Gizakiok ohitura animaliak garela esan ohi da eta, ohitura errotzea kosta egiten den moduan, berreskuratzeak ere, ahalegina eskatzen du. Hori horrela, galdera ikurra datorkigu burura.

Horri guztiari aurre egiteko, udal kultura sailak hainbat estrategia prestatu ditu. Jardueren programazioa dagoen leku, azpiegitura eta neurriei egokitzeko ahaleginaz gain, agur duina eman nahi izan dio Zinemari eta erabiltzaileok, azken txanpa hori gogoan izan dezagula denbora luzez. Xede horrekin, izugarrizko ahalegina egin du hainbat jarduera garrantzitsu eta erakargarri prestatzeko, irail honen azken egunetan eta urrian ikusterik izango ditugunak. Ahalegina ez da makala izan eta aurtengo urtealdiko aurrekontua agortzera artekoa izan da. Oraindik udan gaudenez gero, iraila honetan jarduera piloa herriko kaleetan gozatzeko aukera izango dugu, besteak beste, Folkez Blai, Kalean, enpanadaren edo Extremaduraren egunak, esaterako. Urrian jarduera, talde eta artista oso ospetsuak ikusteko aukera izango dugu.

Zinema itxi aurreko programazioa

  • Irailaren 26an,
    • Antzerkia Nacho Novoren eskutik. Novo "Sobre flores y cerdos: más nancho que largo" lana aurkeztera etorriko da. Ermua Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan.
  • Urriaren 3an
    • “Ken Zazpi” taldearen kontzertua. Ermua Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan
  • Urriaren 10ean
    • Yllana taldearen antzerki emanaldia. ,Taldeak "Brookers" obra antzeztuko du. Ermua Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan
  • Urriaren 11n
    • Haurrentzako antzerki emanaldia, Marie de Jonhg taldearen eskutik. Taldeak "Zer duzu negarrez, Marie?" lana antzeztuko du. Ermua Zineman, arratsaldeko bost eta erdietan.

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu