Datorren astean azoka egingo, udako generoari irteera emateko

05.09.08
Gizartea

Herriko merkatariek Azoka berezia egingo dute datorren astean, udako azken generoari irteera emateko xedez. Udako denboraldi eta merkealdia amaitutzat eman denez gero, oraindik saldu gabe geratu diren produktuak eskainiko dira merke eta azkenengoz. Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkartea da ekimenaren antolatzailea eta bertako bulegotik iragarri dutenez, ekimean erabiliko duten leloa “Orain duzu eskuratzeko aukera ezin hobea. Lortzeko azken aukera” izango da.

Azoka Orbe Kardinalaren plazan egingo da, ostegunetik larunbatera bitartean. Ostegun eta ostiralean azoka goiz eta arratsaldez izanen da zabalik, goizeko 10etatik ordu 2etara bitartean eta arratsaldeko 5etatik 9etara. Azoka horretara herriko hamahiru establezimendu bilduko dira. Elkarte antolatzaileak gure udaletxearen laguntza jaso du. Azokan gizon, emakume eta umeentzako jantzi, zapata, lentzeria, barruko arropak eta osagarriak eskainiko dira.

Azokan parte hartuko duten establezimenduak ondorengoak dira: Gauzak, Peque´s, Margel, Marisa, Dskaro, Eva, Angela, Juana Mari, Horacio, Elástic, Gutiérrez, Arrate eta Kenke. Ekimenean parte hartu dutenek kanpainaren berri eta partaide direla azpimarratzeko banderolak jarriko dituzte establezimentuen atarietan.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza