Zabalik jarraitzen du Udako argazkien 2008ko lehiaketak

05.09.08
Kultura eta Gazteria

Gazteria Informatzeko bulegoak udako argazki lehiaketa antolatu du beste urte batez; ‘Oporrak 2008ko argazki lehiaketa’ lelopean. Gutariko askok, jada, agortu ditugu oporrak, baina, egun horietan ateratako argazkiak aurkezteko garaiz gaude oraindik. Gainera, oraindik orain, badira oporretan edota hastea dauden herritarrak ere. Hori horrela, animo eta parte hartu, epea urriaren 10ean itxiko baita. Lehiaketak 800 euro banatuko ditu saritan.

Argazkiak oporretako bidaiatan ateratakoak izan behar dute, munduko edozein lekutakoak badira ere. Lehiaketa honetan parte har dezakete 1994. urtean edo lehenago jaiotako guztiek. Lehiaketan 800 €uro banatuko dira hiru saritan. Argazkiek bi tamaina izan ditzakete, batetik txikia, gutxienez 18 x24 cm-takoak izango direnak eta, bestetik, handiak, 24 x 30 cm-takoak izango direnak gehienez ere. Argazkiak kartoi mehe baten euskarrian aurkeztu behar dira. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 10a (ostirala) 14etan izango da eta hilabete horretako 16an emango du aditzera bere erabakia eta saridunen izena epaimahaiak. Lehiaketara aurkezten diren lanekin erakusketa bat antolatuko da, azaroaren 3tik 16ra bitartean. Lehen sari orokorra jasotzen duenari 350 € emango zaizkio; herrikoari eta adinez txikiari 225 € bakoitzari,. Azken horren saria argazki materialean izango zaio.

Lehiaketaren oinarriak jaitsi daitezke beheko informazio gehiago loturari eginiko lasterbidearen bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu