Zine-klubak bihar denboraldi berriari hasiera emango dio

10.09.08
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak denboraldi berriari hasiera emango dio biharkoan. Irailerako hiru emanaldi programatu dira, bihartik hasi eta ondorengo asteetako ostegunetarako. Iraileko programak ondorengo hiru tituluak eskainiko ditu: ‘Atlas de geografía humana’(hilak 11); ‘La zona’ (hilak 18) y ‘Buda explotó por vergüenza’ (hilak 26), hurrenez hurren. Bihar lehenengo luzemetraia proiektatuko da, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Filma Espainian ekoiztuta dago, iazkoa da, Almudena Grandesen eleberrian oinarriturik dago eta Azucena Rodriguezek zuzendu du. Zinta dramare generoan txertatzen da. Aktoreak ondorengoak dira: Montse Germán, María Bouzas, Cuca Escribano eta Rosa Vila. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Fran, Rosa, Ana eta Maria argitaletxe bateko langile eta lankide dira. Enpresan faszikuluetan salduko den geografiako atlasa prestatzeko eskatzen diete. Taldea elkarlanean hazi eta elkarren arteko arazoak agerrarazten dira. Filmak aurrera egin ahala, arazoak lanekoak baino gehiago kide bakoitzak bizi duen gora beheren eragina nagusi dela ikusi ahal izango da. Guztiak, beren bizitza birdefinitzen ari baita.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.