Jendetza bildu da gaur goizean, udako generoari irteera emateko plazan jarritako azokara

11.09.08
Gizartea

Herriko Merkatari eta Ostalari Elkarteak antolaturiko azoka berezia gaur goizean hasi da. Ermuko hamahiru denda Orbe Plazako frontoira bildu dira, udako azken generoari irteera emateko xedez. Udako denboraldi eta merkealdia amaitutzat eman ondoren, oraindik saldu gabe geratu diren produktuak eskaintzen hasi dira merke eta azkenengoz. Azokak ikusmina piztu du eta goizean goizetik jende asko hurbildu da, plazan jarritako etxoletara. Ekimenean erabiliko duten leloa ondokoa da:“Orain duzu eskuratzeko aukera ezin hobea. Lortzeko azken aukera”.

Azoka Orbe Kardinalaren plazan egingo da, gaurtik larunbatera bitartean. Gaur eta bihar azoka goiz eta arratsaldez izango da zabalik, goizeko 10etatik ordu 2etara bitartean eta arratsaldeko 5etatik 9etara. Larunbatean berriz, bakarrik goizez irekiko da, 10etatik ordu 2etara bitartean. Azoka horretara herriko hamahiru establezimendu bilduko dira. Bertan gizon, emakume eta umeentzako jantzi,m zapata, lentzeria, barruko arropak eta osagarriak salgai jarri dira prezio oso onean. Elkarte antolatzaileak gure udalaren laguntza jaso du.

Stand guztietara jende ugari bildu da, asko baitzegoen ikusi eta erosteko Ikusminaz gain, prezio baxuak erakargarritasun gehiago erantsi diote ekimenari Plaza eta frontoiaren panoramika honetan, standnak ''U'' egituran jarri direla ikus daiteke

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza