Folkez Blai lehiaketa asteburuan jokatu eta erabakiko da
Folk taldeentzako Ermuan urtero antolatzen dugun lehiaketa asteburuan jokatu eta erabakiko da. Finalean arituko diren taldeek elkarren artean nor baino nor arituko dira, 3000 euroko lehen saria irabazteko helburuarekin. Bigarren postuan sailkatzen den taldeari sari moduan 1.500 euro emango zaizkio. Lehiaketa eta saria eskuratzeko taldeok zuzenean jo beharko dute herriko plazan, ordu bete inguru. Emanaldiak ostiraletik igandera bitartean gauzatuko dira Orbe plazan. Finalerako sailkatu diren taldeak binaka arituko dira asteburuko egun bakoitzean. Zuzeneko emanaldi horietan tartekatuta talde eta musikari ezberdinek arituko dira. Ikusmin gehien piztu duen emanaldi nagusia, larunbat gauean Carmen Paris kantariak (23:30etan) emango duena izango da. Lehenengo bi taldeak gaur iluntzean joko dute. Eta horien ondoren, plazan izango dira, iazko txapeldunak ere, Boys of The Hills taldeko kideak.
Finalean sartu direnak ondokoak dira: “Folk on Crest” (Salamancako); Pan de Capazo (Arabakoa); Qui Hi Ha (Bartzelonakoa), Coanhadeira (Ourensekoa) eta Vallarna eta Keltiber (Valladolidekoak). Zerrendatutakoetatik lehenengo biek gaur bertan joko dute, iazko irabazleekin batera. Beste biak bihar larunbatean joko dute eta azken biak igandean, hain zuzen ere. Zuzeneko kontzertuak herriko plazan emango dira arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera.
Gaur emanaldia emango duten taldeek ondorengoak dira:
Argibide gehiago, ikus programa beheko informazio gehiago lasterbidearen bidez.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu