Aurrera doaz Probaleku eta Goienkale kaleak eraldatzeko lanak

12.09.08
Hirigintza

Probaleku eta Goienkale kaleok erabilera misto batera egokitzeko lanak aurrera jarraitzen dute. Lan horien bidez, “espazio berri bat eratuko da, espaloia eta bidea bereziki banandu gabe automobilek eta oinezkoek kidetasunez elkarren artean konpartitzeko. Horren xedea, hiriguneko merkataritza indartzea da. Lanei bultzada eman zaie iraileko bi asteetan eta ikus daitekeen mugimendua bizia da. Probaleku osoa –bide nahiz espaloiak- altxatu dira eta kanalizazio berriak prestatu dira, argiteria indartzeko, urak jasotzeko eta komunikazioetarako zuntz-optikoa sartzeko. Lanak Probaleku kalean ez ezik, alboan dagoen eta Zarauztarra jatetxeraino daraman albokoan ere egin dira.

Datorren astetik aurrera, espaloietako zintarri berriak jartzen hasiko dira eta, ondoren, zoladura. Ondoren, Probalekuko sarrera egun dauden zabor ontziak erretiratu eta lur-azpiko berriak egingo dira. Goienkaleko lanak ere, aurreikusitakoari jarraiki aurrera darraie, nahiz eta kale erdia trafikoarentzat zabalik mantendu. Proiektuaren arabera galtzada eta espaloiak aldatu eta egokituko dira batez ere, zonalde mistoak prestatzeko. Horietan erabiliko diren material berriak erabilera ezberdinak bereizten laguntzeko beharrak baldintzatu ditu, jarraiko zoladura izango baita. Oinezkoentzat izango den gunean gris koloreko baldosak jarriko dira eta oinezko eta autoek elkar konpartitu beharrekoan hormigoia jarriko da, Lobiano aurrean dagoen bezalakoa, hari jarraipena emanez.

Merkataritza gunea eratu eta indartzeko proiektu horren kostua milioi bat eurotik gorakoa izango da (1.013.215 €) eta datozen hiru hilabeteetan luzatuko da. EXBASA enpresak da lanak egiten ari dena. Proiektua Donostiako Mitxelena arkitektoen estudioak prestatu du.

  Atzo goizean ateratako argazkian Probaleku kalearen perspektiba orokorra ikus daiteke Irudian Zarauztarra jatetxekko eskaileretara daraman kalexkaProbaleku kaleko hasiera, Seigarren Mendeurrenekoaren alboan

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke