Vallarna taldea garaile, Folkez Blai lehiaketen III. edizioan

15.09.08
Kultura eta Gazteria

"Vallarna" taldea garaile suertatu da, folk taldeentzako Ermuko"Folkez blai" lehiaketaren hirugarren edizioan. Valladolidekoek 3.000 euroko eskuratu dute, azken asteburu honetan jokatu izan den finalean nagusitu eta gero. Sailkapeneko bigarren postua "Coanahdeira" izeneko talde galiziarrentzat izan da, zeinak 1.500 euroko saria jaso duen.

Epaimahiaren esanetan finalerako sailkatu diren taldeek maila oso ona eta proposamen aukera zabala erakutsi dute. Saria jaso duten taldeez gain, finalerasailkatu dira "Folk On Crest" Salamankakoak, "Pan de Capazo" arabatarrak, "Qui hi ha?" kataluniarrak eta "Kéltiber" Valladolidekoak.

Lehiaketaren azken fasea ostiraletik igandera bitarteko iluntzetan jokatu da. Emanaldi guztiak Orbe Kardinalaren plazan egin dira eta larunbat gauean eta lehiaketatik at, Carmen París musikari handiak errezitaldia eskaini zuen. Emanaldia oso ona izan zen eta bertaratutakoek gozatu egin zituen kantariaren ahots eta soinu garbiarekin.

Antolatzaileek oso positibotzat jo dute "Folkez blai" III. lehiaketa hau. Hori horrela, datorren urteko irailerako laugarrena "berehala eta buru-belarri" prestatzen hasiko direla aditzera eman dute.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin