Zine-klubak -La Zona- proiektatuko du

18.09.08
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak antolatutako zine-klubean “La Zona” proiektatuko da gaur. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma Mexikon ekoiztuta dago, iazkoa da, eta Rodrigo Plak zuzendu du. Zinta dramaren generoan txertatzen da. Aktoreetariko batzuk, besteak beste, ondorengoak dira: Maribel Verdú, Carlos Bardem, Daniel Giménez, Daniel Tobar, Alan Chávez, Marina de Tavira eta Blanca Guerra. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Istorioak armak erabiliz egindako lapurreta bat eta gizon bat ehizatzeko ahalegina kontatzen ditu. Banaturik, apurtuta dagoen gizartearen istorioa ere bada, Elkar gorrotatzen duten eta elkarren beldur diren bi munduren istorioa. Gau batean hiru gaizkile etxebizitza batera sartzen diran lapurreta egiteko asmoz. Erasoan gaizkileek edadeko andrazko bat erailtzen dute eta lapurtzera zihoazen bik ere hilik suertatzen dira, segurtasunekoen tiroengatik. Hirugarrena, ihes egin eta ezkutatu egiten da zonaldean. Bizilagunek eztabaida latza izan ondoren, polizia eta gizartearen ustelkeria dagoela onartu ondoren, gehiengoaren erabakiz, justizia bere kabuz egitea erabakiko dute…Nolako justizia izango ote?

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza