Urdaibaira txangoa antolatu du Aukera Berdintasuneko Alorrak

24.09.08
Berdintasuna

Aukera Berdintasuneko alorrak eta Emakumearen Kontseiluak txango kulturala prestatu du urriaren bigarren astebururako. Txango hori urriaren 11ko larunbatean egingo da. Parte hartu nahi dutenek Urdaibai ezagutzeko aukera izango dute. Txangoari ‘Urdaibai mito eta ikurrak’ titulua jarri zaio, eta izena emateak 5 euroko kostua du. Txangora doazenak Santimamiñeko konak eta Omako basoa, Agustin Ibarrolak pintatutakoa, bisitatuko dute. Txangoan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da. Izenematea jada zabalik dago, autobuseko plaza guztiak bete bitartean.

Txangoan Pako tabernaren aurreko geltokitik abiatuko da goizeko hamarretan, eta bertara bueltatuko arratsaldeko zazpietan. Argibide gehiagorako joan Izelaieta kalean dagoen Emakumearen Topalekura edo bestala deitu bertako telefonora: 943 17 10 30.

Lotutako albisteak

Imagen
20.02.26
Ermuak LGTBIQ+ diagnostikoa egingo du, politika publiko eraginkorrago eta eraldatzaileetan aurrera egiteko

Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Imagen
13.02.26
‘Tu voz’ tituluko lanak irabazi du ‘Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Eli Marín Gargalloren lana da eta ‘Martxoaren 8ko 'jardueren programaren azala izango da
Imagen
13.02.26
Berdintasunean bizi ezazu San Valentin

Kanpainak maitasuna aldarrikatzen du, berdintasunezko harreman osasuntsu eta aberasgarriak izanda