Ermua Kantuan ekimenak bihar eguerdian kalejira egingo herrian

26.09.08
Gizartea

"Ermuan Kantuan" izeneko ekimena bihar aterako da berriz ere, kantua bera eta kantu zaletasuna sustatzeko helburua duen ekimenean. Adin guztietako ermuarrak aukera berri bat izango dute antzinako zein gaur egungo kantuen inguruan, kalean bildu eta une gozagarriak pasatzeko. Abestiak, kulturaren beste zenbait alorrek bezala, hizkuntzaren transmisioan duten garrantzia ukaezina da. Hori horrela, Euskal Birusa Kultur elkarte euskaltzaleak gonbite zabala luzatu parte-hartzea eskatuz, gure herriko kaleak alaitu eta ermuarren arteko harremanak sendotzeko.

Kultur proposamen honen helburuak hainbat dira. Alde batetik, lagun artean kantatzeko ohitura berreskuratzea eta bestetik, ohitura hori eta horren inguruan sortzen diren harremanak ermuarren artean euskararen erabilera areagotzeko erabiltzea. Agerikoak diren helburu nagusi horiez gain, "Ermuan kantuan" ekimenak, aukera emango du denontzako onuragarriak izango diren beste zenbait arlo indartzeko. Hala nola, belaunaldien arteko harremanak, kultur ondarearen kontserbazioa, komunitatekide sentimendua, kultura parte-hartzailea, ekimen kolektiboen balioa, kaleetako bizitasuna, kultura eta pertsonaren sozializazioa.Aurrekoetan bezala, kalejira ordu eta erdiz luzatuko da, 12:30etatik 14:00etara, abestea gustuko izatea komunean duten ermuarrak, soinujole pare batez lagundurik. Hitzordua larunbat honetan izango da 12:30etan, Orbe kardinalaren plazan.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude