Gaurko zine-klubean -El Baño del Papa- filma proiektatuko

02.10.08
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak antolatutako zine-klubean “El Baño del Papa” proiektatuko da gaur. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma Uruguaiarra da, eta Cesar Charlonek eta Enrique Fernandezek zuzendu dute. Zinta dramaren generoan txertatzen da, nahiz eta komediaren ikutuak ere badituen Aktoreetariko batzuk, besteak beste, ondorengoak dira: César Troncoso, Virginia Méndez, Virginia Ruíz, Mario Silva, Nelson Lence, Henry De León, José Arce eta Rosario Dosantos. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

 

Sinopsia

1988. urtea da. Aita Sainduak -Juan Pablo IIak- Uruguayko mugan dagoen eta Melo iznea duen komunitate txiroa laster bisitatuko du. Juan Pablo IIak Latinoamerikatik egingo duen birari hasiera emango dio hiri horretan, non 50000 pertsona biltzea aurreikusi den. Herritar umilenak Aita Sainduaren bisitak arimari ez ezik patrikari ere mesede egingo diola uste dute. Hainbatek uste duenez, etorriko den jendetzari ogitartekoak eta edariak salduta dirutza lortzea posible izango da. Aldiz, Betori ideia hobea deritzo bere etxe aurrean komunak prestatzea eta horien erabilera alokatzea dirua lortzeko asmoz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian