Biolentzia matxistaren aurkako kontzentrazioa gaur plazan
Ermuko Indarkeria Matxistaren Aurkako Taldeak (IMATek) kontzentrazioa deitu du gaur arratsaldeko zortzietarako plazan. Taldeak deia egin eta hori herriko etxebizitzetako portaletan jarri du, Santurtzin emakume gazte baten azken hilketari erantzuteko. Deialdian horrelako jarrerekin bukatzeko eskatzen da: “biolentzia matxistarik ez” aldarrikatzen da; “ez Ermuan, ez Santurtzin, ez beste inon”. Kartelean horrelakorik “ez egiteko, ez justifikatzeko eta ez ahalbidetzeko” eskatzen da, matxismoak hiltzen duelako. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunarekin bat datozen guztiak gaur kontzentrazio isila egiteko eta azken heriotza hori salatzeko bilduko dira plazan iluntzean. Taldeak atzo mezu berberak zabaltzen dituen pankarta bat jarri zuen Orbe Kardinalaren plazako kioskoan.
Lotutako albisteak
Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz